ERAKUSTOKIA

Erraztiolatza, Rafa Berasategik 2008an sorturiko erakustokiak, aintzinako ohiturak eta gure arbasoen egunerokoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Hainbat ofiziotako tresnak ikus daitezke bertan; Aroztegiko tramankuluak, zerraiak eta herrementarien lanabesak esate baterako. Beste aurkikuntzen artean ehungintzan erabiltzen ziren bi telar, edoeta animalientzako zepoak eta fosilak aurkitzen ditugu. Ikusgarriak dira baita ere presoak lotzeko erabiltzen ziren burdinezko girgilduak. XVII. mendeko Seguran egindako metro bateko iltzeak, elizako teilatuan aurkituak.