ERRAZTIOLATZA

XIII. mendean Nafarroa zatitua izan zen garaian zenbait herri sortzen ditu Gaztelak lapurtutako lurrak defenditzeko asmoarekin, haietako bat Segura. Herrian oso hedatua dagoen baieztapen bat aintzat hartzen badugu ordea, bazen ordurako San Andres elizaren inguruan bizileku gunea zeukan Erraztiolatza izeneko komunitate bat.

Segurako auzotarrek 1374an "San Andres de Erraztiolatza" izena eman zioten Kofradia bat eratu zuten. Honen helburua hiriaren eskumen propioa babestea eta erregeari zuzenki eta soilki atxikitako hiri horren entitate eta izaera indartzea zen, hau da, bere funtsa defendatzea.

Begibistan dago Erraztiolatzako leku hark eta "San Andres"-en ermitak esanahi berezia zutela XIV. mendeko Segurako auzotarrentzat hiria defendatzeko, elkarte-lokarriak indartzeko eta beren izatea komunitate burujabe gisa berresteko garaian. Segurako auzotar haien asmoa "antzinako populazioaren oroitzapena kontserbatzea" izango zen seguruenik.

1896. urtean ateratako argazkia. San Andres baseliza eta baserria.